Klima aldaketaren aurka konpromisoak hartu ditu Ataunek
ATAUN // Irailaren 26an egindako osoko bilkuran, Ataungo Udalak hainbat konpromiso hartu zituen klima aldaketaren aurkako borrokan jarduteko, udalbatzak ahobatez onetsita. Mozio bat onartu zuten, eta gorakoko instituzioei bideratuko die. «Larrialdi klimatiko egoera» deklaratu du Ataungo Udalak.













