Segurako Udaleko batzordeetan parte hartzeko deia
SEGURA // Segurako Udala batzorde informatzaileak osatzen ari da pixkana. Irekiak izango dira eta herritar guztiak daude batzordeetan parte hartzera gonbidatuta, «guztion herria eraiki dezagun». 10 batzorde osatu dituzte: hirigintza, hezkuntza, helduak-ongizatea-osasuna, kontu-ogasun-pertsonala, parekidetasuna, aniztasuna, kirolak, kultura-euskara, tokiko garapen ekonomikoa eta gazteak. Udaletxean eman behar da izena.













