Saskibaloi taldearen historia kontatzeko erakusketa Barrenan
KIROLA // Ordizia Saskibaloi Taldeak bere 50. urteurrenaren harira, ekintza ugari antolatu ditu eta argazki eta material erakusketa da horietako bat. Barrena kultur etxean jarriko dute ikusgai, eta datorren astelehenean, urriak 14 egingo dute irekiera ekitaldia, 18:00etan. Taldeko historia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek urriaren 25era arte. Erakusketa arratsaldeetan bakarrik irekiko dute.













