Batzorde informatiboetan parte hartzeko deia
IDIAZABAL // Udaleko batzorde informatiboen deialdiak posta elektronikoz jasotzeko eskaerak aurkezteko epea irekita dago Idiazabalen. Udalbatzak horrela erabakita, bilerak irekiak eta publikoak izango dira. Eskaera urriaren 31 baino lehen egin behar da. Informazio guztia, udalaren webgunean.













