Pilota Gozo Txapelketan izen ematea zabalik dago
IDIAZABAL // Pilota Gozo Txapelketa antolatu du Idiazabalgo Udalak eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 24ra arte. 14 urtetik gorakoei dago zuzenduta eta binakako txapelketa izango da. Bikote bakoitzeko bat behintzat Idiazabalgoa izan beharko da. Partidak 18 tantora izango dira. Ostegun, ostiral eta larunbatetan jokatuko dira kanporaketak. Izena emateko augarte@idiazabal.eus epostara idatzi beharko da.













