Otso Irakurleak gaur 'Van't Hoffen ilea'-z ariko dira Ataunen
ATAUN // Urriari dagokion irakurketa-saioa gaur egingo du Ataungo Otso Irakurleak taldeak. Ohi bezala, udal liburutegian 19:00etan elkartuko dira. Unai Elorriaga idazle bizkaitarraren klasiko bat irakurri dute, Van’t Hoffen ilea, eta hartaz jardungo dira. 2001ean Beasaingo Igartza Saria irabazi zuen, eta 2003an argitaratu zuen eleberria (Elkar).













