Libanoko delegazio bat Ordizian izan da
Nazioarteko Elkartasuna eta The Popular Aid For Relief and Development erakundeeetako ordezkariak Ordizian izan dira. Udalak diruz lagundutako proiektua bideratzen ari dira bi erakundeak, Libano hegoaldeko Tiro herrian dauden siriar eta palestinar errefuxiatuei laguntzeko. Proiektua hezkuntzaren arloan gorpuzten da, eta 200 haurren hezkuntza zerbitzua bermatzen du.













