Durangoko azokara joateko autobusa jarri dute Seguratik
SEGURA // Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteak autobusa antolatu du Durangoko euskal liburu eta disko azokara joateko. Larunbatean 11:00etan plazatik irtengo da, eta itzuli 20:00etan. Udaletxean edo liburutegian eman behar da izena (10 euro). Asteartean, berriz, Patxi Zubizarretarekin solasaldia egingo dute liburutegian, 19:00etan, 1948ko uda liburuaz.













