Literatur saioa Patxi Zubizarretarekin Seguran, gaur
SEGURA // Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri euskara elkarteak literatura tertulia egingo du gaur, 19:00etan, liburutegian, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrarekin. 1948ko uda liburua izango dute solasaldirako gaia. Bestalde, abenduko ekintzekin jarraituz, ostegunean, 17:30ean, kultur etxean, adineko emakumeak eta indarkeria matxistaren inguruko tailerra egingo dute. Ostiralean, berriz, txokolatezko turroi tailerra egingo dute Danon Gelan, 18:00etan.













