'Adineko emakumeak eta indarkeria matxista' tailerra
SEGURA // Gaur, 17:30ean, Segurako Kultur Etxean, Adineko emakumeak eta indarkeria matxistaren inguruko tailerra egingo dute Segurako Udalak antolatuta. Herritar guztiei zuzendutako tailerra da. Bestalde, bihar, Eguberri inguruko ekintza bat izango da: txokolatezko turroi tailerra. Danon Gelan egingo dute, 18:00etan hasita.













