Ordizia Rugby Elkartea eta Moyua elkarrekin
Grupo Moyua eraikuntza enpresak bosgarren urtez jarraian berritu du Ordizia Rugby Elkartearekin duen babesletza akordioa. Honela, Moyua enpresak «Goierri eskualdeko kirola sustatzeko konpromisoa» agertu du, eta Ordiziako taldearen «hazkundea bermatzeko eta beste urte batez ohorezko mailan gera dadin laguntzeko» egin du ekarpena.












