Cara Siladji eta Lindon Muñoz del Campo txapeldun
Bi urtean behingo Ordiziako hitzorduarekin betez, goren mailako 300 igerilari bildu dira Majori kiroldegian Eguberrietako Igeriketa Sari Nagusian.
Aurtengo edizioan, Cara Siladji serbiarrak eta Lindon Muñoz del Campo espainiarrak izan zuten irabazlearen txapela janzteko aukera.
Espainiako maila absolutuko zortzi txapeldunek hartu zuten parte. Euskal Herriko eta estatu espainiarreko taldeez gain, Hungaria, Serbia, Italia, Japonia, Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Nikaraguako igerilariak aritu ziren lehian.
Igeriketa egokituak ere merezi duen tartea izan zuen Gabonetako txapelketan. Bertan izan ziren Iñigo Llopis, Nahia Zudaire, Richard Oribe, Iker Aizpuru eta Ordizia Igeriketa Taldeko Markel Iglesias.
Ordizia Igeriketa Taldeko kideek iragarri zuten moduan, aurten mailak nabarmen egin du gora. Hori horrela, bederatzigarren aldiz hautsi da lehiaketako errekorra Ordizian












