'Aralar, mundua leku den lurra', Natura 2000 sarietan izango da
ORDIZIA // Aralar, mundua leku den lurra filma Europako Natura 2000 sarietarako aukeratu dituzten 80 proiekturen barruan dago. ON produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak eginiko lana, ibilbide luze eta oparoa izaten ari da: 80 emanaldi baino gehiago egin dituzte Euskal Herriko aretoetan, eta sari ezberdinak jaso ditu Europako eta Ipar Ameriketako jaialdi ezberdinetan. Filmaren helburua «Aralarren egin diren ingurumenaren aurkako ekintzen aurrean sentsibilizatzea da».












