Asteburua beltz joan da Oiangu pilota taldeko bikote guztientzat
Euskal Herriko pala txapelketari indartsu ekin zioten arren, Oiangu Pilota Elkarteko bikoteek asteburu beltza izan dute bigarren jardunaldian. Partidak jokatu dituzten lau bikoteek galdu egin dituzte beren neurketak. Pilotariek «hobetu beharrekoak gogoan hartu eta lehenbailehen berreskuratu» nahi dute «lehen jardunaldiko garaipenek emandako konfiantza».
Ohorezko mailan, pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Imanol Olaranek Iruñean jokatu zuten Tenis taldearen aurka. 40-29 nagusitu ziren nafarrak.
Etxeko partidetan, pala motzean, EH Ligan, Patxi Roperok eta Zuhaitz Letamendiak 33-40 galdu zuten Bilboko Deportivoren aurka. Eta larruzko paletan, 31-35 nagusitu zitzaien Iruñeko Donibane taldeko bikoteari. Jokamolde berean, Hodei Irastorzak eta Gorka Berastegik Lemoizko Armintzaren kontra galdu zuten 28-35.
Oianguko bikoteak beren multzoetako sailkapenaren erdialdean daude kokatuta.












