Olaberriko eskola ikusteko aukera izango da gaur
OLABERRIA // Olaberriko Herri Eskolak bere instalazioen eta eskaintzaren berri emango du gaur, 15:30ean. Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra da aurrematrikula epea, hezkuntza sistema osoan bezala. Informazioa jasotzeko telefonoz ere dei dezakete gurasoek (943 88 26 40).













