Igeriketaren bilgune bihurtu da gaur Beasain
37. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia eta 23. Leire Contreras Memoriala jokatu dituzte. Klub desberdinetako 80 igerilari inguruk parte hartu dute: Aloñamendi, Ordizia-Lazkao, Buruntzaldea eta Hernaniko taldeetakoak.
Ekitaldian parte hartu duten igerilari batzuk Igeriketaren eta oroimenaren hitzordua izan da gaur goizean Beasainen. Antzizar kiroldegiak 37. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia eta 23. Leire Contreras Memoriala hartu ditu.
Klub desberdinetako 80 igerilari inguruk parte hartu dute: Aloñamendi, Ordizia-Lazkao, Buruntzaldea eta Hernaniko taldeetakoak, besteak beste. 10:30ean hasi da proba eta bi zati izan ditu. Lehenengo zatia banakakoa izan da, eta igerilariek lau estilotan egin dute igeri: bular, bizkar, tximeleta eta krol estiloetan.
Ondoren, abiadura eta erresistentzia neurtzeko australiar proba egin dute. Serietan, maila guztietako neska eta mutilek igerilekuaren zabaleran egin dute igeri, eta aldi bakoitzean azkenekoak probatik kanporatuta gelditu dira, irabazlea nor den erabaki arte.













