Ordiziako igerilariak bikain teknifikazio txapelketan
ORDIZIA // Azpeitiko kiroldegian jokatu zen alebin mailako Teknifikazio saria. Ordiziako taldeko 22 igerilarik parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin ere. Aipatzekoa Sara Imazek 200 metro bularra modalitatean egindako lana. Euskal Herriko txapelketarako txartela lortu zuen. 4 x 100 metro estiloetan. Mutilen taldea ere Euskal Herriko txapelketan izango da.












