Aspek Irribarria baztertu du binakako txapelketatik
ARAMA // Iaz buruz buruko pilota txapelketa bikaina egin eta gero, binakakoa irabazteko faboritoen artean zeuden Iker Irribarria eta Beñat Rezusta, baina orain artean esperotako emaitzarik lortu ez, eta Aspe enpresak, aurrelari aramarra txapelketatik baztertzea erabaki du. Danel Elezkano II.ak hartuko du Irribarriaren tokia, eta Rezustarekin batera jokatuko du Binakako Txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia.












