Goierriko hamar bikote, Euskal Herriko finalera
Segurako Baratze pilotalekuan jokatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala. 32 bikote sailkatu dira final nagusira, eta horietatik hamar goierritarrak dira. Arbilla eta Arza itsasondoarrak, txapeldunorde izan dira.
Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren herrialdekako finalak jokatu dira asteburuan. Gipuzkoako finalaren lehenengo hiru kanporaketak Segurako Baratze pilotalekuan izan ziren, eta azkeneko fasea, berriz, Elorri elkartean jokatu zen, azkeneko hamasei bikoteekin. Final erdietan Itsasondoko Jose Ignazio Arbillla eta Lontxo Arzak, Zarauzkoen aurka jokatu zuten, eta Aiakoek Oriokoen kontra. Oriotarren eta itsasondoarren arteko partida izan da finala, eta oriotarrak gailendu dira. Itsasondoko bikotea, beraz, txapeldunorde geratu da, Orioko Ibai Esoain eta Jon Ubegunen aurkafinala galdu ostean.
Hamar bikote
Guztira 118 bikotek hartu zuten parte larunbateko Gipuzkoako finalean, horietako 35 goierritarrak izanik, eta 32 bikote sailkatu dira Zigoitian (Araban) jokatuko den Euskal Herri mailako finalerako. 20 goierritar ere izango dira bertan martxoaren 14an, Goierriko 10 bikotek lortu baitute final nagusirako txartela: Itsasondotik, Jose Ignazio Arbilla eta Jabi Diaz txapeldunordeak joango dira; Ataundik, Joxan Goikoetxea eta Iñigo Dorronsoro; Beasaindik, Jose Miguel Guillorme eta Inacio Torres; Ezkiotik, Txomin Bidegain eta Mikel Idiakez; Legazpitik, Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo; Legorretatik, Joseba Goikoetxea eta Patxi Salazar; Olaberriatik, Jabier Amoztegi eta Mikel Marzizion; Zeraindik, Julen Orrigain eta Beñat Matxain; eta Lazkaotik, Mikel Insausti eta Jakes Anduaga, eta Julen Galparsoro eta Mikel Sainz.
Finala hilaren 14an
Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitiko Gopegin, Araban. Bertan erabakiko da nortzuk jantziko duten muslari onenaren txapela.