Bi probatan parte hartu zuen eta bietan marka pertsonalak hobetu ditu.
Ordizia Igeriketa taldeko alebin mailako Daniel Trisca igerilariak, Euskal Selekzioarekin, Oviedon jokatu den Espainiako txapelketan parte hartu du asteburuan.
Larunbat arratsaldean, 400 metro estiloak frogan 05:25:96 egin zuen. Igande goizean berriz, 200 metro estiloetan 02:32:57. Bi probetan denborak birrindu eta marka pertsonalak egiteaz gain, maiatzean Tarbesen (Frantzia) jokatuko den txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ere lortu zituen.
Gainera, 4×200 metro erreleboko partaide izateko aukera ere eman zioten. Hortan ere, bikain aritu zen Ordiziako igerilari gaztea. Denbora oso ona egin zuen eta marka pertsonala hobetzea ere lortu zuen.