Eneko Dorronsorok salgai du disko berria
Musikagile ataundarrak disko berria aurkezteko hirugarren saio bat egingo du; Ataungo Herri Antzokian izango da, hilaren 15ean.
Eneko Dorronsoro musikari ataundarrak ostiralean egin zuen San Gregorion lehen diskoaren bigarren aurkezpen kontzertua. Diskoak salgai Troskaeta, Sutegi (Ataun), Irizar (Beasain) eta Tirikitrauki (Lasarte) tabernetan daude. Ataunen beste kontzertu bat egingo duela ere iragarri du. Herri Antzokian, martxoaren 15ean 18:30ean joko du. Sarrerak salgai dira atzotik.