Gazta zaharrarekin pintxoak prestatzeko saioa gaur Ataunen
ATAUN // Sukaldaritzari buruzko tailer bat antolatu du Torto gazte asanbladak. Ataun San Martingo Oargi elkartean egingo dute, gaur 19:30ean hasita. Gazta zaharra erabiliko dute platerak eta mokaduak prestatzeko, eta bertan prestatuko dituzte zenbait jaki. Troskaeta tabernako Marijo Galparsoro eta Aitor Aldasoro arduratuko dira azalpenak emateaz.












