Idiazabalen trafiko aldaketak egingo dira Korta eta Eziolatza aldean
Trafiko aldaketak egingo dituela jakinarazi du Idiazabalgo Udalak. Korta aldera eta Eziolaza industrialdera autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak saiheste aldera, trafikoa zuzentzeko eta hobetzeko neurriak hartuko dira.
Aldaketak burututa, Beasaindik Korta aldera joateko Geronimoenea biribilgunean buelta eman beharko da. Kortatik Idiazabalgo herrigunera joateko, berriz, BPko biribilgunetik eman beharko da buelta. Idiazabaldik Eziolatza industrialdera joateko ere, BP-ko biribilgunetik buelta eman beharko da, eta Aldanondotik Beasainera, Geronimoenea biribilgunetik.
Gure Ametsa etxearen parean ere, Kortako errepidean, autoen abiadura murrizteko bandak jarriko dira. Trafiko aldaketa hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko bide azpiegituratako sailarekin elkarlanean egingo direla adierazi du udalak.













