Kale azoka egingo dute Ordiziako 14 saltokik
Produktuak kalera aterako dituzte, tokiko merkataritza sustatu asmoz.
Kale azoka egingo dute martxoaren 6an eta 7an, Ordizian elkarteak antolatuta. 14 saltokik parte hartuko dute eta bi egun horietan, kalera aterako dituzte produktuak, saltokien aurrealdean jarriz, prezio oso erakargarrietan. Gofi Berri, Lua, Palomo, Vicuña Sport, Arantxa, De la cuesta, Oskarbi, Kixmi, Gee, Vicuña Confeccion, Lena, Mirentxu, Ness eta Porfirio Fernandez izango dira herriko merkataritza indartzea helburu duen ekimen honetan parte hartuko dutenak.
Kale azoka, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egingo dute, ostiralean eta larunbatean.