Maide Garmendia Eskolarteko finalera sailkatu da
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketak ostiralean hasi ziren, helduen bat-bateko sailean. Maide Garmendia Oñatiko Larrain-Gain elkartean aritu zen, bertso-afari moduan. Berak lortu zuen puntu gehien, eta saioa irabazita, Lasturren apirilaren 3an jokatuko den Gipuzkoako finalera sailkatu da. Ostiralean Hodei Munduate ariko da.