Auto batek su hartu du bart Beasainen

Beasaingo tren geltoki parean su hartu du ibilgailu batek, bart gauean. Suhiltzaileek berehala itzali dute.

Barrendain plazan, geltoki parean, su hartu zuen kotxea, atzo. // Argazkiak: Andrea Aranburu

Susto ederra hartu zuten bart gauean Beasaingo tren geltokiaren inguruan bizi direnek. Kotxe batek su hartu zuen Barrendain plazan, garrak eta ke beltza inguruetan zabalduz. Gaueko 20:30ak eta 21:00ak artean gertatu zen ezbeharra; Ordiziako suhiltzaileak berehala etorri ziren, eta 21:30ak alderako, kontrolpean zuten sua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa