Hitzarok lan poltsa irekiko du urteko ekintzetarako
ORDIZIA // Hitzaro Euskara Elkarteak lan poltsa ireki nahi du aurtengo ekintzak aurrera eraman ahal izateko. Lan poltsan sartzeko baldintzak ondorengoak dira: Aisialdiko koordinatzaile titulua edo aisialdiko begirale titulua, hezkuntzarekin lotura duten ikasketak izatea eta EGA edo C1 titulua izatea. Sexu izaerako delituen ziurtagiria ere eskatzen dute. Curriculumak hitzaro@gmail.com epostan jasoko dituzte.












