Kulturaldiari Euskal Herriko pala finala batu zaio Olaberrian
OLABERRIA // Kulturaldian lau ekitaldi izango dira asteburuan. Gaur, Lourdes Herrastiren Errepresioa genero ikuspuntutik hitzaldia (udaletxean, 18:30) eta ardo dastaketa (Ihurre Zaharrean, 20:00). Bihar, autodefentsa tailerra Ihurren (10:30), eta etzi emakume bazkaria. Euskal Herriko kluben pala finalak Olaberrian jokatuko dira bihar (17:00), paleta larruan Oiangu tarteko.













