Stock azoka egingo dute gaur eta bihar Ederrena pilotalekuan
Gaur eta bihar Bi-Tartean merkatari elkartearen stock azoka egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Frontoiko ateak 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara irekiko dira.
Lehenengoz, Urretxuko eta Zumarragako dendek parte hartuko dute: Aristizabal oinetakoak, Aitxu liburu-denda, Alex Kirolak, Arku jantzi-denda, Baby haurrentzako jantzi-denda, Bapri txori-denda, Bidegorri kirol-denda, Ezpeleta elektrizitatea, Golodisx gozo-denda, Kux-Kux haurrentzako jantzi-denda, Marai&NKN jantzi-denda, Mentxu y Yone haurrentzako jantzi-denda, Mari mertzeria, Mikel Cycle bizikleta-denda, Quo edertasuna, Titare mertzeria, Vertigo jantzi-denda, Xanu jantzi-denda eta Zerki kirol-denda.
Ekitaldiak
Haurrentzako gunea egongo da eta bihar, 18:00etan, txokolate-jana egingo dute pilotalekuko sarreran. Gainera, 50 euroko bost bale zozkatuko dituzte erosleen artean. Bale hauek Bi-Tartean elkarteko bazkideak diren taberna, jatetxe eta kafetegietan gastatu beharko dira.












