Aitor Mimenza eta Maialen Muñoz irabazle Beasaingo Herri Lasterketan
7 kilometroko ibilbidea zuen bikotekako lasterketa mistoan berriz, Jone Zabaleta eta Pedro Maria Muñoz izan dira lehenak.
Benjamin eta kimu mailan ez ezik, bakarka edo binaka korrika egiteko aukera egon da gaur Beasainen. 150 parte hartzaile egon dira proba nagusian, aurreko urtean baina 40 gehiago. Mistoan berriz, 50 bikote inguruk egin dute izena.
Bealak elkarteak antolatzen duen Beasaingo Herri Lasterketan errekorra hautsi du aurten Aitor Mimenza korrikalari elorrioarrak. 43 minutu eta 45 segundotan amaitu du Beasain osoa gurutzatzen duen 14 kilometroko ibilbidea, ia minutu batean marka jaitsiz. Bigarren postuan berriz, David Martin goierritarra sailkatu da eta honen jarraian Sathya Paz. Emakumezkoetan berriz, hurrengoa da da sailkapena hurrenez hurren: Maialen Muñoz, Ohiane Unzalu eta Maider Korta.
Bikoteka amaitu beharreko lasterketa mistoan, Jone Zabaleta eta Pedro Maria Muñoz izan dira azkarrenak. Bigarren postuan Izaro Rubiok eta Mitxel Cuadradok osatutako bikote ordiziarra sailkatu da. Podiuma Lourdes Colomok eta Jose Luis Arratek itxi dute.