Aldarrikapen moreak Beasainen
Arratsaldeko 17:30etan, Igartzatik abituko da eskualde mailako manifestazioa.
Goizeko lehen orduetan hasi dira antolatzaileak Erauskin plaza prestatzen, M8a dela eta. Egitarauarekin hasteko, mahai-inguru bat antolatu dute hainbat gaien inguruan hausnartzeko asmoz. Bitartean, etxeko txikienak marrazkiak egiten egon dira, herria eta haien buruak morez apainduz.
Eguerdian bildu da jende kopuru handiena. Bertaratutako herritarrek hainbat partaideek eskainitako irakurketa entzun dute. Ekitaldia borobiltzeko, bertso eskolako ikasle batzuk prestatutako bertsoa entzun eta Irradaka dantza herrikoia egin da.
Arratsaldeko 17:30etan, Igartzatik abituko da eskualde mailako manifestazioa.