Ibilbide morea Ordizian
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta ibilbide berezi bat prestatu dute ordiziarrek. 12:30etan hasi da Zaharren egoitzatik eta ibilbidea erresidentziako langileek zabaldu dute. Testigua jarraian emakume kirolariek hartu dute hauek gero kultur munduan dabiltzan emakumeei emanez. Hurrengo eramaileak Kattalin eta Kimetz elkartea izan dira. Testigua hartzen azkenak Koordinadora Feministako kideak izan dira baina bidean, emakume etorkinek eta pentsiodunek ere izan dute ohorea. Ibilbide morea amaitzean elkarteratzea egin dute plazan. Eskualdeko manifestazioa arratsaldeko 17:30etan abituko dira Ordiziatik Beasainera.
Datozen egunetan ere hainbat ekintza aurreikusi dira. Jarraian egitaraua:
· Martxoak 9. Munduko emakumeak, helduentzako ipuinak, D`Elikatuzen (10:30). Kafe kontzertua, Barrenan (18:00).
· Martxoak 11. Un tranvia llamado deseo antzezlana, Urrup taldearekin, Herri Antzokian (20:00).
· Martxoak 12. Ipuin musikatuak, DÈlikatuzen (17:00).
· Martxoak 27. Comeme la flor liburuaren aurkezpena, Barrenan (18:00).