40 euroren truke 50 euroko erosketa, Bi-Tarteanen eskutik
URRETXU // Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak 500 bonu jarri ditu salgai: bezeroek 40 euro ordaintzean 10 euroko bost bale eskura- tuko dituzte. Hau da, 40 euro ordaindu eta 50 izango dituzte gastatzeko. Bonuak elkartearen egoitzan jarri dituzte salgai: Urretxuko Labeaga kaleko 56an. Bonuak gastatzeko azken eguna apirilaren 4a izango da.












