Herri lanetarako langile bat hartuko du Ataungo Udalak
ATAUN // Lan pilaketa duela eta, Ataungo Udalak herri lanetako langile bat kontratatuko du. Gehienez zazpi hilabeterako lana da, jardunaldi osokoa. Izena Lanbiden eman behar da, gaurtik martxoaren 18ra. Bestetik, udaletxe atzeko baratzea libre dagoela, eta erabili nahi duenak izena udaletxean eman dezakeela jakinarazi du udalak.












