KZguneak urrutiko laguntza zerbitzua eskainiko du
ORDIZIA // Covid-19 gaitza dela eta, zentroak ireki arte egongo da eskuragarri urrutiko laguntza zerbitzua. Telefonoz edo posta elektronikoz zalantza teknologikoak argitzeko aukera emango dute. Hezkuntzaren arloko teknologia kezkak izan daitezke, adibidez, Google Classroom erabiltzeko jarraibideak eskatzea, edo administrazio izapideak egiteko aplikazioen erabileraren inguruko kontsultak.












