Ordiziako Azokako erosketak arratsaldez ere jaso daitezke
ORDIZIA // Ordiziako Azokako baserritarrei egiten dizkieten erosketa eskaerak arratsaldeetan ere jaso ahal izango dira gaurtik aurrera. Enkarguak jasotzeko D’Elikatuz zentrora joan behar da; 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegia zehaztu dute horretarako. Bestalde, asteazkenero bezala, gaur goizean pilotaleku barruan eta kanpoan egingo da Ordiziako Azoka, 15 saltzailerekin.












