Olaberriko Ihurre auzoko jaiak ospatuko dituzte
OLABERRIA // Gaur Olaberriko Ihurre auzoko jaiak ospatuko dira. Udalak auzoko bizilagunei balkoiak apaintzeko eskatu die (globoekin, marrazkiekin…). 12:00etan txupinazoa egingo dute eta bizilagunek balkoietan topa egingo dute. 19:00etan pintxo-potea egingo dute. Balkoietan, noski. Bai 12:00etan eta bai 19:00etan, udaletxeko langileek musika jarriko dute auzoan zehar.













