Ordizia Rugby Elkarteak zozketa berezi bat antolatu du
Ordiziako Rugby Elkarteak gaur egungo jokalarien eta jokalari ohien kamisetak eta objektu kutunak zozketatuko ditu.
Errugbi zaleen beharrei erantzuteko asmoz, momentuz zelaian ezin denez, Ordiziako Rugby Elkarteak zozketa berezi bat martxan jarriko duela iragarri du. Jokalarien objektu kutunak eta kamisetak zozketatuko dituzte astero sare sozialen bitartez. Parte hartzeko, zehaztutako epean 2 euroko bizum bat egin beharko da 610 10 15 25 zenbakira. Behin baino gehiago parte hartu daiteke. Diru-transferentziako kontzeptua hurrengoa izango da: #OREzozketa + bakoitzaren izen-abizenak. Irabazlea nor den sare sozialetan iragarriko dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat jarri dute eskuragarri: 663 61 45 71.