2019ko errenta aitorpena euskaraz egitea proposatzen dute Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko Udalek
Lazkao, Ordizia eta Beasaingo Udalek "Ogasunarekin Euskaraz! lelopeko kanpaina jarri dute martxan errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatuz.
Ezohiko egoera honetan aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu badira ere, beste hainbat udalerri eta erakunde publikoekin batera 2019ko errenta aitorpena euskaraz egitea proposatzen dute Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko Udalek. Udaletako webguneetan zabaldu duten albisteak dioenaren arabera, euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopurua haztea da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urte iraungo dituen egitasmoa abiarazi du “100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz” izenekoa. Ogasunarekin euskaraz leloarekin bat egin dute Lazkaoko, Ordiziako eta Beasaingo Udalek.
Aitzakiarik ez
- Autolikidazio proposamena eta gutuna bi hizkuntzetan jasoko dituzu. Onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esanez gero, aurrerantzean deklarazioa euskaraz bidaliko dizute.
- Ogasuneko bulegoan hitzordua eskatzerakoan zerbitzua euskaraz jaso nahi duzula eskatu. Horrez gain, aitorpena egiterako garaian, agiria euskaraz emateko eskatu daiteke.
- Aholkularitza zerbitzura joatean, adierazi aitorpena euskaraz egin nahi duzula. Internet bidez euskarazko bertsioa aukeratu dezakezu.