Ampo Ordizia sailkapenean laugarren, errugbi denboraldia amaitutzat eman ondoren
Liga bukatutzat eman du Espainiako Errugbi Federazioak, aurrerantzean partidarik ez jokatzea erabaki zentzuduna dela iritzita.
Gizonezkoen Ohorezko Mailako bi ligak bertan behera geratu dira Espainiako Errugbi Federazioak jakitera eman duenez. Gizonezkoen liga amaitutzat eman dutenez, gaur egungo sailkapena izango da behin betikoa eta horren ondorioz, Ampo Ordiziak laugarren amaituko du 2019-2020 denboraldia.
Bestalde, Hernanik agur esan zion atzo Ohorezko Mailari, zortzi urtez punta-puntako jokalarien aurka lehiatu ondoren. Hala ere, datorren denboraldian, Euskal Herriko bi talde ariko dira maila nagusian: Ordizia eta Getxo (berriz ere igo da).