Azkeneko bi egunetako joerari jarraituz, 4 kutsatu gehiago zenbatu dira Goierrin
Ordizian, Zumarragan, Beasainen eta Lazkaon antzeman dira lau kutsatu berriak. Zumarragako ospitalean 6 gaixo daude zaintzapean.
Gaur ere, azkeneko bi egunetan bezala, 4 pertsona kutsatu gehiago daude Goierrin. Azkeneko 24 ordutan gaixotu direnak Beasainen, Zumarragan, Ordizian eta Lazkaon bizi dira. Guztira, 296 pertsonak pairatu dute Covid-19a Goierrin.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Zumarragako ospitalean sei pertsona daude zaintzapean. Atzo bi pertsonek jaso zuten sendagiria baina paziente bat gehiago ospitaleratu zuten.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 16.119ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Beraz, atzo baino 150 kutsatu gehiago zenbatu dira azkeneko egunean. Gipuzkoan, koronabirusa 2.772 pertsonei diagnostikatu zaie, 13 positibo berri gehituz 24 ordutan.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 296 | +4 |
Ordizia | 73 | +1 |
Zumarraga | 72 | +1 |
Beasain | 51 | +1 |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 16 | +1 |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |