Bihar arratsaldean trikiti doinua Josu Albisu eta Amets Arteaga bikotearen eskutik
Online ikusi ahalko da, bihar arratsaldean, Josu Albisuk eta Amets Arteagak girotutako erromeria.
Aristerrazu, Aiako San Pedro (Andatza) auzoan dagoen baserri jatetxe bat da. Urrian hasita ekainera arte, igande arratsaldeak trikiti doinuaz girotzen dituzte, 18:30etatik 31:30ak bitarte. Andatzako Erromeri Elkarteak antolatzen dituen erromerietara gipuzkoar, bizkaitar eta nafar asko gerturatzen dira.
Koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren eraginez, bertan behera geratu dira urte osoan ospatzen zituzten erromeriak. Hala ere, ohiturei eusteko helburuarekin, streaming bidez igande arratsaldeak alaitzen jarraitzeko asmoa dute. Aste honetako gonbidatuak Josu Albisu eta Amets Arteaga goierritarrak izango dira. Facebookeko “Aristerrazu zuzenean” orrian eskainiko dute emanaldia arratsaldeko 19:00etan.