Danborren doinura ospatu dituzte festak Legazpin
Legazpinsortzecovidea ekimenak antolatutako danborrada balkoitik egin da aurten. Udalak, bestetik, iazko danborradaren argazkiak partekatuko ditu webgunean.
“Santikutz birus jaiak” balkoietatik ospatzen ari dira aurten. Legazpinsortzecovidea ekimenak egitarau ugari prestatu ditu astebururako. Horietako bat atzoko danborrada izan zen. legazpinsortzecovidea.eus webgunean danborradako txapela etxean nola egin daitekeen bideoa zintzilikatu zuten. Dena prest utzi eta arratsaldeko 18:00etan umeek danborrak astindu zituzten.
Datozen egunetan ekintza guztiak jasotzen dituen argazki sorta bat zabalduko dute. Ekarpenak jasotzeko email kontua santikutzbirusjaiak@gmail.com da. Bideoak wetransfer plataforma erabiliz bidali behar dira.
Udalak, bestetik, iazko jaien argazkiak partekatuko ditu webgunean. Gaur, herri danborradaren eta ganadu feriaren argazkiak jarriko dituzte ikusgai.
Jarraian, gaurko eta biharko egitaraua:
Maiatzak 2
legazpinsortzecovidea.eus
16:00. Lehiaketako 2. galdera.
19:00. Bertso saioa. 22:00. Danborrada. Jarraian, Hartu Arteren kontzertua.
legazpi.eus
2019ko ganadu feriaren eta herri danborradaren bideoak.
Maiatzak 3 Santikutz eguna
legazpinsortzecovidea.eus
10:00. Txistularien kalejira.
12:00. Santikutz martxa eta ezpata dantza.
16:00. Lehiaketako 3. galdera. 18:00. Euskaraldia, aurkezpena. 20:00 Sukaldaritza lehiaketa, eta mozorrodun argazkien irabazleak.
legazpi.eus
Ezpatadantzaren eta Olaria saria ematearen bideoa, eta Euskaraldiaren aurkezpenarena.