Datorren astelehenean Beasaingo Kale Nagusia etengo da
Kale Nagusia 27 eraikineko garabia kentzeko lanak direla eta hartutako neurria izan da. Maiatzaren 4an 08:00etatik 18:00etara sartu-irtenak debekatuko dira.
27. eraikineko garabia kentzeko lanak direla eta Beasaingo Kale Nagusia itxita egongo da datorren astelehenean, maiatzak 4. Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitarte ezingo da autorik sartu Kale Nagusia 1etik 40ra bitartean dauden garajeetara. J.M.Iturriotz kaleko garajeetara, Lorategi Kaletik sartu ahal izango da.