Idiazabalen bertan behera geratutakoak
Denon ahotan dabilen pandemiak berriz ere antolatutako ekimenak zein kirol probak bertan behera utzi ditu. Horren adibide dira Idiazabalen burutuko ez diren erakustaldi eta lehiaketak. Alde batetik, Covid-19a dela eta, ekainaren 7ko Idiazabalgo VII. Klasikoen Topaketa ez da ospatuko. Bestetik, Izalgo Gailurrak BTT proba hurrengo urterako uztea erabaki dute antolatzaileek.