"Kapritxosa" itxialdia goxatzeko proposamen musikala

Euskadiko Orkestrako kide den kide Sara Zufiaurre zumarragarrak eta Garazi Zabaleta beasaindarrak “Kapritxosa” izeneko obra musikala sortu dute. Zabaleta piano-joleak konposatu zuen doinua eta Zufiaurrek klarinete baxua gehitu dio. Euskadiko Orkestrak kontzertu guztiak bertan behera utzi beharra izan zituen. Hori dela eta, alternatiba berriak bilatzeari ekin eta #EuskadikoOrkestraEtxean traolarekin sare sozialetan pieza musikalak elkarbanatzen dituzte.