Su-egur eskaintza urte amaierara bitarte atzeratuko da
Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez urtarrilean egin zen sutako egur eskaintza azarora edo abendura bitarte atzeratuko da.
Atzerapenaren eragileak bi izan dira: Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar zuen egur markaketa berandutzea eta Covid-19ak eragindako alarma egoera. Hori dela eta, lanak ezin izan dira epearen barne burutu.
Ohar berria urrian argitaratuko da, eskaera egin eta zerrenda eguneratzeko.