Majori kiroldegitik egunero ikastaro bat Internet bidez
ORDIZIA // Deskonfinamendua pixkanaka askatasun handiagoa ematen ari da kanpoan kirola egin ahal izateko, beraz, eguneko Internet bidez jarraitu ahal izango den saio bat egingo dute Ordiziako Majori kiroldegitik. Gaur, Ziklo egingo dute. Bihar, osteguna, Hit. Ostiralean, Zumba eta larunbatean denontzat. Klaseak 10:00etan hasi eta ordubete ingurukoak dira.












