Elikadura saltzaile guztiak bihar bueltatuko dira azokara
Azokatik kanpo izan diren saltzaileak bueltan izango dira deseskalatzearen lehenengo fase honetan; elikadura esparruko guztiak, arropa saltzaileak izan ezik. Azokaren irekiera ordua ordu erdiz aurreratuko da: 08:00etatik 12:30era zabalduz. Baserritarrak plazara bueltatuko dira, nahiz eta aldaketa batzuk egingo diren azokako postuen banaketan. Dena den, ekoizle batzuk frontoian mantenduko dute haien postua. Frontoi txikian ere izango dira postuak, eta azkenik, plazako fruta saltzaile guztiak, Zuhaiztian jarriko dira.












