Herritarrentzat maskarak banatuko dituzte Ataunen
ATAUN // Ataungo bizilagunek musua estaltzeko maskarak hartzeko aukera izango dute, larunbatean. Udalak lau auzotan banatuko ditu, herritarren artean. Bizilagun bakoitzari bana emango diote. Etzi, 12:00etatik 13:00etara, San Martinen, San Gregorion, Ergoienean eta Aian banatuko dituzte.












